Berri Txarrak taldeak diska hirukoitza argitaratuko du azaroaren 24an

Atzerako kontaketa hasi da: hilabete bat baino gutxiago geratzen da Berri Txarrak taldearen disko berria gure belarrietara heltzeko. Orain dela aste bat iragarri duten bezala, azkenengo lan hau “Denbora eta poligrafo bakarra” deituko da eta produktore desberdinekin grabatutako hiru disko desberdinez osatuta egongo da.

“Etsia” eta “Lemak, aingurak”  abestiak eta portada zein izango den aurreratu ostean, heldu da azkenik argitaratze data zein izango den jakiteko epea eta abestien izenburu guztiak. Azaroaren 24an argitaratuko da eta barruan aurkitu ditzakegun diska bakoitzak 7 abesti izango ditu.

Ross Robinsonekin grabatutako diskoan honako abesti hauek egongo dira:

I-SUTXAKURRAK

1.”LANBROAN”
2. “ORDAINA”
3. “ALEGIA”
4. “ZIMELKOR”
5. “ARMAK”
6. “ETSIA”
7. “SUTXAKURRAK”

Ricky Fallknerekin grabatutako diskoan honako abesti hauek egongo dira:

II- HELDULEKU GUZTIAK

1.”ADITU BIHURTUAK”
2. “BIGARREN ITZALA”
3. “LEMAK, AINGURAK”
4. “POLIGRAFO BAKARRA”
5. “BELE ERRALDOIA”
6. “HELDULEKU GUZTIAK”
7. “26 SEGUNDOTAN”

Azkenik, Bill Stevenson eta Jason Livermorekin grabatutako diskoan honako abesti hauek egongo dira:

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT

1. “ZERBAIT ASMATUKO DUGU”
2. “HEMEN SUKALDARIEN HERRIAN”
3. “ORAIN NORBAIT ZARA”
4. “HITZEN OINARRI AHULA”
5. “XAKE-MATE KULTURAL BAT”
6. “BIGARREN ESKUKO AMETS”

”Erreferentziak:”

Utzi iruzkina