Celtas Cortos – Contratiempos diska berria

Slider Contratiempos

Celtas cortos, 1984. urtean, Valladolid-en sortutako Rock eta Folk musika talde ospetsua da. Hain zuzen ere, 2 milioi kopia saldu dituzte haien diska eta lan guztien artean.

Sei urte igaro ondoren, Irailan, diska berri bat atara dute: “Contratiempos”.  Haien oinarri eta esentzia galdu gabe, etorkizunean itxaropen handia jarri dute diska hontan. 12 abestiek “combo vallisoletano”-ren  influentzia dute, baina jatorrizko musika eta erritmoa galdu gabe. Hauek edozein momenturako balio dute, bai ondo pasatzeko eta dantzatzeko, lasaitzeko edota zure irudimena askatzeko. Zenbait abestik “Banda Sinfónica Conservatorio de Valladolid”-en kolaborazioa izango dute.

celtas-cortos-01-09-14

Beti bezala, Celtas Cortosen letrek eta idek denboran zehar eramango gaituzte “Salieron las estrellas” abestiarekin. Gaur egungo egoeraren kontra eta kexak botatzen dituzten abestiak, hala nola, “Espejo” eta “El peor sueño”, edo “Cuidado con ellos” hezkuntzaeta osasunaren garrantzia indartzen. Gainera, “Hora de aventuras” Rozalenekin egin dute, soinu eta ahotzekin jolasten errealitatetik ihes egiteko. Baita ere “kaleko” Rocka aurki dezakegu “Suelto el lastre”, “Quienes” eta “Sigo caminando” abestietan. Bestalde, “Rock & Rola” eta “Bueu” biak instrumentalak dira eta Rocka eta Celta musika era paregabean banatzen ausartu dira. Amaitzeko, “Vals del abuso”-n oso musika leun eta ezinhobea aurki dezakegu.

Dudarik gabe, Contratiempos oso lan interesgarria dirudi, eta seguraski oso denbora gutxian gozatu ahal izango dugu eszenatoki guztietan.

Erreferentziak:

Utzi iruzkina