Lady Gaga Bartzelonan

música_unfestivalpordentro_ladygaga

Gaur egun denok ezagutzen dugun artista da Lady Gaga eta pasadan asteburuan Bartzelonan izan zen Palau Sant Jordin ArtRave girarekin. Espainia osotik bidaiatu zuen jendeak bertara joateko eta artista ospetsu honen kontzertua disfrutatzeko.

Kontzertua guztiz beteta egon zen eta jendea orduak eta orduak, egunak eta baita asteak egon zen ilaran itxaroten. Beti bezala, energia eta indarrez betetako kontzertua izan zen, eta bere album guztiei errepaso handia eman zien. Duela urte askotako “Just Dance” edo “Pokerface” abesti famatuak abestu zituen, baita abesti berriak ere, hala nola, “Alejandro” edo “Venus”. Gainera, nahiz eta tour honen gaia rave edo jaiak diren, balada batzuk ere izan ziren: “Dope” eta “You & I”.

Kontzertuan emozio momentu izugarria egon zen, non Lady Gagak fan baten eskutitza irakurri zuen, eta fan hori eszenatokira igo eta berarekin “Born This Way” abestia abestera gonbidatu zuen.

Hona kontzertuaren bideo batzuk:

Erreferentziak:

Utzi iruzkina