VIÑAROCK

Viñarock, maiatzaren hasiera baino lehenago dagoen asteburuan Villarrobledon ospatzen den musika jaialdia da. 18 urtez ospatu da dagoeneko, eta gero eta ospetsuagoa da.

Datorren urtean apirilaren 30an izango du hasiera eta maiatzaren 2an amaituko da. Sarreren prezioa 25€koa zen hasiera batean, baina dagoeneko 37.50€ balio dute eta hau da oraingoz kartela:

BysTR00IIAEbID7Pasadan urtean egon nintzenez, kronika edo kritika bat egiteko aprobetxatuko dut, gauza onei eta arazoei buruz berri emateko.

Viñarock 2014ren kartela izugarria izan zen, hortaz jende asko joan zen.

Hau izan zan kartela eta egutegia:

horarios-viña-rock-2014

Lehenengo eguna ongi etorri eguna da beti, autobusez doan jendea hurrengo egunean heltzen da, baina jende asko urrunetik kotxez joaten denez, ongi etorri egun bat ospatzen da. Lehenengo arazoa kontzertu hauetara sartzeko sarrerarik ez dela behar da. Sarrera ordaindu eta gero, hara heltzen zara eta edonor sar daiteke kontzertu horietara. Campingean arazo berdina egon zen, ez zuten ezer eskatzen bertan sartzeko eta, orduan, jendea lapurtzera sartzen zen edo festibalera joango ez den jendea han egoan, ordaindutakoei lekua kentzen.

Egondako bigarren arazo nagusia kontzertuetara sartzeko lekuak ziren. Eszenatoki ugari zeuden, baina sarrera eta irteera bakarra. 19.30etan kontzertu batera joateko 2 ordu lehenago joan behar zinen, denbora hori ilaran egoan ahal zinelako erraz.

Bi arazo horiek aldera utzita, ordea, oso ondo egon ziren kontzertuak. Barruan jende ugari egon arren, alde batera geratu ahal zinen gauzak erosten, ikusten edo zerbait edaten. Komuna ugari zeuden eta edariak erosteko leku ugari ere. Anbulantzia eta laguntza ugari ere eta segurtasun ugari ere. Kontzertuen bigarren egunean, lehenengo ilaran geunden eta mutil bat etorri zen gu handik kentzen saiatzen, izugarri edanda. 5 minutu baino gutxiago egon zen bertan, segurtasun guardia bat etorri eta handik atera zuen arte.

Horrez gain, kontzertuak izugarri ondo egon ziren eta  ez zen arazo teknikorik egon, hortaz, campingaren arazoak alde batera utzita, oso ondo egon zen eta urte honetan bueltatzeak merezi duela uste dut.

Erreferentziak:

Utzi iruzkina