Noiz sortu zen musika?

Musika komunikabide bat bezala ikusi dezakegu, eta horrenbestez, gizakien eguneroko bizitzan hizkuntza besteko garrantzia du. Animalietan ere ikusi dezakegu musikaren garrantzia, izan ere, eboluzio bat ikusi dezakegu, adibidez txoriek abesti konplexuak txiotzen. Nahiz eta aztarna ugari euki musikaren jatorriari buruz, besteak beste, Afrikar simioen esku perkusioa, badirudi aurkitutako Europako instrumenturik zaharrena Neandertalak hartz baten femur hezurrarekin egindako txirula bat dela. Prentsak eta mediak aztoratu egin ziren albistea jakitean, izan ere, honek frogatzen du Neandertal garaiko musikaren existentzia. Aurkitu dituzten zatiekin, nolabaiteko errekostruzioa egin dute, eta badirudi 37cm-ko txirula zela, zazpi noten eskala guztia jotzeko ahalmenarekin. 198_Oldest_instrument__bear_bone_flute Erreferentziak:

  • D’Errico, Francesco, Paola Villa, Ana C. Pinto Llona, and Rosa Ruiz Idarragaga. A Middle Palaeolithic origin of music? Using cave-bear bone accumulations to assess the Divje Babe I bone ‘flute’. 1997.
  • Epistemus (Número Especial Mayo 2010 ed., Vol. 1). (2010).
  • Fitch, W. T. (2006). The Evolution of Music in Comparative Perspective. En N. Y. Sciences, The Neurosciences and Music II: (págs. 29–49).
  • Leuchter, Erwin. Ensayo Sobre La Evolución de la Música en Occidente. Buenos Aires: Ricordi Americana, n.d. Web. 26 Nov. 2014.

Utzi iruzkina