INFERNUKO HAUSPOA – XABI SOLANO

Gaur, euskararen eguna dela eta, gure sarrerak honi eskeinta doaz.

Sarrera hau ez diogu euskarari soilik eskeiniko, Euskal Herriko instrumentu bati baizik. Trikitixa izena duen instrumentua, urteetan zehar galdu ez den Euskal Herriko tradizioetako bat da. Hainbat gaztek jotzen dute, eta haietako bat ni neu naiz.

Trikitixak, bertoko abestiak jotzeko aukera ematen digu, eta gainera, gaur egun Euskal musika talde gehienek badute trikitixa bat taldekidetzat, zeinek itzelezko alaitasuna ematen duen. Euskal Herrian badugu trikitilari oso famatu bat, Xabi Solano, hain zuzen. Esne Beltza taldeko partaide da, non ahotsa eta trikitixa jartzen dituen. Honek, hainbat abesti ezagun ditu jada, eta horren ondorioz, trikitilariok betidanik bere abestiak jotzeko aukera izatea nahi izan dugu.”Hainbat eskaera izan ditu azken urteotan, eta, azkenik, lortu dugu Xabi Solanok bere abesti famatuenekin partitura liburuxka bat argitaratzea” (Peñafiel, Gaizka (2014) Infernuko Hauspoa. Irakaslea eta sortzailea.Musika eta irudiak. http://www.infernukohauspoa.com/2014/12/xabi-solano-trikitixa-liburua-i.html) ‘Infernuko Hauspoa’ du izena, eta bertan, 12 kanta zoragarri aurkitu ahal daitezke, hala nola, Pasodoble, Inpernuko, Baltxekua…

Durangoko azokan eskuragai izango duzue ‘Infernuko Hauspoa’ (Trikitixa Liburua I)

Trikitilaria bazara, eta gainera Esne Beltza zalea, hau da zuretzat eginda dagoen liburua!

Musikaz Gozatu!

-INPERNUKO – Xabi Solano

-PASODOBLE – Xabi Solano



Erreferentziak:

  • YOUTUBE
  • Irudiak:

https://www.google.es/search?q=xabi+solano+trikitixa+liburua&espv=2&biw=1280&bih=923&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ei=6q2SVJ2FAc7uaJnLgogG&ved=0CAYQ_AUoAQ

Utzi iruzkina