Bilbao BBK Live jaialdiko azken berrespenak

Duela lau aste, aurreko sarrera batea kontatu genuen bezala, Muse talde britainiarra, Bilbao BBK Live jaialdiko lehen kartelburua izango zela ezagutzera eman zen.

Atzo, abenduak 17, beste 14 talde iragarri zituzten. Horien artean: The Jesus and Mary Chain, Ben Harper, Counting Crows, The Ting Tings, Capital Cities, The Cat Empire, Future Islands, Kodaline, Delorean, Shaka Ponk, Zoot Woman, Arizona Baby, Zea Mays eta Novedades Carminha.

Hala eta guztiz ere, badirudi jende asko ez dagoela guztiz pozik berri honekin, izan ere, jaialdiaren hamargarren urteurrena izanda, beste talde batzuk espero ziren.

Gogoratu beharra daukagu, oraindik hainbat hilabete falta direla, eta talde ospetsuenak beranduago iragarri ohi direla.

Beraz, momentuz horrela geratzen da kartela:

Sarrerak ondorengo lekuetan eskuratu daitezke -> http://www.bilbaobbklive.com, Kutxabank (webgunea eta kutxazainak), Kutxa eta Vital Kutxaren webguneetan, http://www.ticketmaster.es, http://www.itnews.net, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Halcon Bidaiak, http://www.atrapalo.com eta http://www.ticketea.com.

Erreferentziak:

Utzi iruzkina