“GOLD”, IMAGINE DRAGONS TALDEAREN BIGARREN SINGLE-A

Oso oso gutxi falta da Imagine Dragons talde amerikarraren album berriak, Smoke + Mirrors, argia ikus dezan. Aurreko sarrera batean, diskaren lehen singleari buruz hitz egin genuen, eta oraingoan, bigarrenaz egingo dugu. Duela pare bat aste aurkeztu zuten “Gold” abestia, eta ziur lehenengo singlea kritikatu zuten azkok oraingoan ahoa itxi dutela, izan ere, taldeak, aurreko disken esentzia mantentzen du honakoan.

Dan Reynolds, taldearen abeslariak adierazi zuen bezala, “Gold”, konposatu zuten azken abestietariko bat izan zen. “Gira ostean, nire buruari birak emoten heldu nintzen etxera, eta nolabait West Coastera ihes egin nuen islatzeko eta azken bi urteei buruz idazteko. Arretaz entzunez gero, grabazioan olatu bat entzun daiteke”, esan zuen honek.

Night Visions debut albumaren ondoren, Imagine Dragons taldeak Smoke & Mirrors argitaratuko du otsailaren 16an. Albuma osatzen duten abestiak honako hauek dira: ‘Shots’, ‘Gold’, ‘Smoke And Mirrors’, ‘I’m So Sorry’, ‘I Bet My Life’, ‘Polaroid’, ‘Friction, ‘It Comes Back To You’, ‘Dream’, ‘Trouble’, ‘Summer’, ‘Hopeless Opus’ eta ‘The Fall’.

Hemen duzue diskaren portada:

Erreferentziak:

Utzi iruzkina