TALCOREN KONTZERTUA BILBON

Talco Marghera, Italiatik datorren punk-ska talde bat da eta euren estilo propioa Patchanka edo Punk-chanka izendatzen dute. Euren abestien bitartez ideologia antikapitalista, antinperialista, antirazista eta antifascista espresatzen dute eta Banda Bassotti, The Clash eta Ska-p moduko taldeen erreferentzia hartuz hasi ziran lanean. Gaur egun Taco Europako ska talde garrantzitsuenetariko bat da.

Esan beharra dago talde honek izugarri gustoko duela Euskal Herria eta gure kultura, hizkuntza eta independentziaren alde daudela eta euren kontzertuetan Kortatu taldearen Zu atrapatu arte abestia abesten dutela beti, bai hemen, bai Berlinen. Elkartasun hau euren kontzertuetan, bideoklipetan etab. erakusten dute askotan daramatzaten kamiseta edo osagarriekin.

0Presoen aldeko kartelarekin, bideoklip batean.

1507627_10202251686546715_635220346_n

Abeslaria (Tomaso De Mattia) ikurriñarekin kontzertu batean, Facebooken bere profileko irudia dana.

Orain arte 5 disko argitaratu dituzte: Tutti Assolti (2004), Combat Circus (2006), Mazel Tov (2008), La Cretina Commedia (2010) eta Gran Galà (2012).

Hona hemen Talcoren abesti famatuenak: (Spotifyren ustez)

1. La Torre:

2. Danza dell’autumno rosa:

3. St. Pauli:

4. La mano de Dios:

5. L’Odore Della Morte:

6. La mia citta:

7. Tarantella dell’ultimo bandito:

8. Gran Galà:

9. Tortuga:

10. San Maritan:

2014 urtean Iruñan zuzenean grabatutako disko bat argitaratu zuten euren 10. urteurrena ospatzeko: Live In Iruña – 10 years izenekoa eta tour bat egin zuten.

10 years tour horren parte izan da pasadan zapatuan Bilbon ospatutako kontzertua, Stage Live-n egindakoa. Nahiz eta argi dagoen ska edo punk kontzertu bat leku itxi eta txiki batean ospatzea ideia ona ez dala, Talcok beti ondo pasatzeko aukera ematen dau. Gainera, euren jarraitzaileetaz kezkatzen dira beti: kontzertua amaitzean eurekin hitz eginez, ura bota eta eskura emanez, gauzak oparituz, argazkiak ateraz… Bueltatzeko gogo handiarekin geratu ginen danok, beti bezala.

Hona Bilboko kontzertuaren bideo batzuk:

Punta Raisi + Tarantella dell’ultimo bandito:

St. Pauli:

Danza dell’autumno rosa:

Euren orrialde ofizialak:

http://www.talcoska.com/

https://www.facebook.com/talcopatchanka

Erreferentziak:

Utzi iruzkina